lunes, 21 de mayo de 2018

Azken sarrera

Denbora oso azkar pasatzen da eta honekin batera nire blogari amaiera emateko momentua ailegatu da. Sarrera honetan, kurtsoan zehar egindako sarrera guztien laburpen txiki bat egingo dut.

Blog honetan egindako lana, ez da batere erreza izan. Baina, badakit etorkisunerako erabilgarria izango dela.

Lan hau egitea, denbora asko eskatu dit, gauza asko alde batera utzi behar izan ditut, baina, merezi duela uste dut. Azken finean, portafolio honi esker, klase guztietan adi egon naiz eta gauza asko ikasi ditut.

Pentsatzen jartzen naiz, eta nire ikuspuntutik, blog honetako lehen sarrera ez du zerikusirik azkenengo sarrera honetan. Lehenengo sarreran, ez nekien zer jarri eta uste nuen oso gaizki egingo nuela. Baina, sarrera guztiak begiratzen, konturatu naiz, hobetu dudala eta nire sentimenduak adierazteko era ez dela berdina.

Hau alde batera utziz, laburpenarekin hasiko naiz:

Sarrera honetan, blogari hasiera ematen diot, lauhilabete honetan egingo duguna azaltzen. Amaitzeko, klasean egin genuen dinamika bat azaltzen dut.

Artikulo batetik atera genuen ideia guztiak adierazten ditut. Eta, klasean egindako beste dinamika bat kontatzen dut.

K2 lanaren azalpena adierazten dut eta pasaden asteko artikuluaren ideia nagusiekin jarraitzen dut.

4. sarrera: Behaketa taulak.
Aste honetan, behaketa taulen azalpena egon zen, eta sarrera honetan azaltzen dut nola erabiltzen diren.

5. sarrera: Arizmendi ikastola.
Irakasleak, bideo bat jarri zigun Arizmendi ikastolari buruz, ikastola honetan Konfiantzaren Pedagogia erabiltzen da eta ikusi genuena azaltzen dut.

6. sarrera: Hezberri 2020.
Heziberriko hiro egitasmoak azaltzen ditut. Gainera, urteko planaren aurkezpena azaltzen dut ere bai.

Aste honetan, Alaitz irakasleak, denbora utzi zigun k2 lana hasteko eta nire taldea lanean aurreratu genuena azaltzen dut.

8. sarrera: Curriculuma.
Curriculumaren azalpena egiten dut, hobeto ulertzeko.

Forneiroren artikulutik ateratako ideia guztiak jartzen ditut.

10. sarrera: Unitate didaktikoak.
Sarrera honetan, zer diren eta nola erabiltzen diren unitate didaktikoak azaltzen dut.

11. sarrera: Zer da didaktika?
Klasean, didaktikari buruzko aurkezpena eduki genuen. Beraz, aurkezpen honen ideia nagusiak adierazten ditut.

Lan proiektuetan oinarritutako metodologia hau azaltzen dut. Klasean egindako aurkezpenaren laguntzaz.

Aste honetan, niri tokatu zitzaidan aurkezpena egitea. Berriz azaltzen dut nire arukezpena metodologiari buruz. Gainera, nire ikuspuntua ematen dut.

14. sarrera: Pikler Loczy.
Pikler Loczyren bideoari buruzko ideiak eta kontzeptuak jartzen ditut bere metodologia ahaztu gabe.

15. sarrera: Hamabostgarren astea.
Klasean egindako dinamika bat kontatzen dut, eta gainera, dinamika horren hausnarketa bat egiten dut.


Eta hauek izan dira egindako sarrera guztiak. Espero dut irakurleentzat lagungarria izatea.

Mila esker irakurtzeagatik.
Beste bat arte.
AGUUUUUURRRR!!

HAMABOSGARREN ASTEA

Azken aste honetan, behatzaileen taldea dinamika bat egin ziguten.
Lehenik eta behin, 9 boluntario arbelara ateratzeko eskatu ziguten. Urduritasunari eta lotsari esker, klaseko gendeak ez zuen nahi arbelara ateratzea, orduan, behatzaileen taldeak saiatu ziren guri persuaditzen bederatzi pertsona atera arte.
Boluntarioak atera eta gero, behatzaileak galdera bat bota zien: Zergatik atera zarete? Erantzunak: gendea ateratzen ez zelako, norbait atera behar delako, eta abar. , aldiz, ez genuenoi atera galdetu ziguten: Zergatik ez zarete atera? Erantzunak: Lotsa ematen digulako, ez dudalako nahi, eta abar.

Dinamika hau egin zuten klaseari helarazteko gure parte-hartze eskasa. Hau da, irakasleak boluntarioak eskatzen dutenean, beti berdinak ateratzen dira, normalean, helduenak. Egia da, asko garela eta azken finean, lotsa gure kontran jokatzen du.
Beraz, ondo egongo litzateke, boluntarioak aldakorrak izatea, klaseak atseginagoak izateko eta ez edukitzeko beti momentu deseroso bat boluntarioak eskatzen dituztenean. 

Gainera, gure kexak helarazi izan genituen. Horregatik, orain honi buruzko hausnarketa txiki bat adieraziko dut:

Kurtso honen hasiera, ikaragarria izan zen, ia gelakide guztiak motibatutak geunden kurtsoa hasteko. Baina, denbora pasa ahala, konturatu naiz gradu honetan kontzeptu asko ematen ditugula, baina,  ez dute ia zerikusirik haur hezkuntzarekin. Egia da, goi mailako ziklotik etortzen bazara, aldaketa haundi bat dagoela, zikloan asko ikasten duzulako lehen egunetatik azken eguneraino. Ulertu behar da, klasean pertsona asko gaudela kontzeptu berdin bat ikasteko, eta hezitzaileentzat ez dela batere erreza. Baina, nire ustez, klaseak emateko modua aldatuko nituzke.
Nire ikuspuntutik, ikasten ari naizen gradua, bizitzarako garrantzitsuenetarikoak izan daiteke. Eta, oso garrantzitsua da haurrei ondo hezitzea, beraien etorkisunean trebeak eta autonomoak izan daitezen.
Hau guztia esanda, espero dut hurrengo urteak hobeagoak izatea eta nire adimenak garatzea.

Pikler Loczy

2018 ko Maiatzaren 9an, Alaitz irakasleak Loczyren metodologiari buruzko bideo bat jarri zugun; 'Loczy en la escuela de la civilización' izenekoa.

Hauek izan ziren nik ateratako idei nagusiak:

Loczy umezurztegi baten zuzendaria bihurtu zen eta umeak gauzatu egiten zituen.
Jolas librea nagusitzen zen eskola honetan, hezitzaileek beraien jolasa moztu gabe.
Haurren estimulazioa helduen aurrean egotea zen, baina, helduak beraien estimulazioa bilatu gabe.
Irakasleak, haurrekin hitz egiten zuten, edozein gaiari buruz.
Bideoan, eskatzen zaio irakasle bati definitzea zer zen Loczyren umezurztegia, eta, honako erantzun hau ematen zuen:
'Este colegio es un laboratorio magnifico del modo en el que un bebe se construye, pero tiene una particularidad, que la constante, a las profesoras se les impone estar todo el rato pendiente de las necesidades del bebe. Para asi, el niño desarrolle su empatia.'
Ikastetxe honetan, hezitzaileak gurasoen lana egiten zuten. Baina, beraiek saiatzen ziren umeak ez nahasten eta ondo bereizten.
Hezitzaileen lana, berdinen arteko harremana indartzea zen.
Umezurtzetxean, garapen psikomotorra behatzen zuten. Ona edo txarra zen, edo, umeak askea zen edo gauzak independientea zen..
Ikastetxe honek, haurren beharretara egokituta zegoen.
Praktikan jartzen zuten motrizitatea, askatasuna uzten zien zutik edo eserita jartzeko.
Denbora uzten zien arauak asimilatzeko, bakoitzari behar zuen denbora uzten zien.

Hemen atxikituko dizuet bilatu dudan bideo bat, hobeto ulertzeko Emmy Piklerren metodologia:


2018ko Maiatzaren 11an, behatzaileen taldea 'Documentar la vida de los niños y niñas en la escuela' liburuari buruzko aurkezpen bat egin ziguten.
Eta, honako urratz hauek eman zizkiguten:

  • Behaketa prozesua garrantzitsua da; prozesuak du garrantzia, ez emaitzak.
  • Behatu, hausnartu, dokumentatu eta eraiki; behaketa ezagutza ezberdinen iturria da.
  • Narraziorako, deskribatzeko, interpretatzeko eta eraikitzeko dokumentatzea.
  • Entzun dokumentatzeko; umeek ikaskuntzaren protagonistak dira.
  • Haurra; mezu inplizitua.
  • Helduak; interpretatu.
  • Ebaluazioa.
  • Dokumentazioari buruzko hausnarketa egin.

domingo, 20 de mayo de 2018

ZER DA METODOLOGIA?

Aste honetan, Metodologiari buruzko aurkezpena tokatu zen. Aurkezpen hau, Haizea Vazquez, Itziar Zanguitu eta ni, Ana Tomé egin genuen.

Hasiko naiz azaltzen:

Metodologia, hezkuntzaren helburuak lortzeko elementu giltzarria da. Pedagogia bakoitzak zehazten duten erabakiak eta estrategiak adierazten ditu, hezkuntza-teorian oinarrituta. Baita, espazioen, denboraren, proposamenen, materialen, esku-hartzeko estiloen eta beste alderdi askoren gaineko erabakiak planifikatzeko, antolatzeko eta zehazteko aukera ematen digu metodologiak.

Curriculumaren arabera, honek ikasleen garapenean ematen den laguntzan esku hartzen duten aldagaien artean, bost alderdi bereizten dira:
1. Eguneroko bizitzarako arazo-egoerak jolasaren eta saiakuntzaren bidez ebazteko aukera ematen du.
2. Egoera errealak hartu behar dira aintzat, eta benetako jarduerak proposatu; ezagutza, eguneroko bizitzarako arazo nagusiekin lotu behar da.
3. Haurrak pertsona aktiboa izan behar du.
4. Ikastea ez da, soilik, egiten jakitea.
5. Hezitzaileak, gidari edo laguntzaile izan behar du.

Metodologia, hainbat eratan planteatu daiteke. Normalean, metodologia bakoitzak autore batekin erlazionatzen da. Aurkezpena egiterakoan, zailtasun handiak eduki genituen ez genekielako nola planteatu eta nola egin, hainbat kontzeptu azaldu nahi genituen. Beraz, bost metodologia ezberdin deskribatzea erabakitu genuen, gure ustez, gehien erabiltzen direnak:


INTERESGUNEAK

Haurrari, eduki arloekin lotutako hainbat jarduera eskatzen zaizkio, ingurunearen premien edo motibazioaren arabera.
18 hilabetetik aurrera ematen da, umearen erritmoa errespetatuz.


TXOKOEN TEKNIKA
Teknika honen bidez, jolasteko gune antolatuak sortzen dira. Leku horretan, haurraren adinari dagokion interesen araberako materialak biltzen dira.
2 urtetik aurrera ematen da.





TAILERRAK

Txokoen antzeko teknika da, lan monografikoa lantzen delako. Tailer bakoitzak bere lekua du, eta teknika ia guztiz gidatua da.
12 hilabetetik aurrera ematen da.




JOLAS LIBREA
Haur eskoletan, gehien erabiltzen teknika da. Leku itxietan ala zabaletan elementuak ondo antolatuz gero, haurrak gehien interesatzen zaizkion elementuak hautatzen ikasiko du.
12 hilabetetik aurrera ematen da.









JOLAS ESPERIMENTALA

Inguruneko baliabideak antolatuz gero, ingurunea eta ordena ezagutzeko mugimenduzko jolasa garatzeko dituen aukerak aztertzen ditu. JOLAS HEURISTIKOA.
18 hilabetekin ematen da.

jueves, 17 de mayo de 2018

PROIEKTUEN BIDEZKO HEZIKETA

Aste honetan, Oihane Melladori tokatzen zitzaion aurkezpen bat egitea; Proiektuen bidezko heziketa.

Proiektuen bidezko heziketa, lan proiektuak proiektuetan oinarritutako metodologia da. Hau da, ikuspegi globalizatzailean oinarritzen da, haurren aurrezagutzan eta esperientzietan oinarrituz.

Metodologia honetan, hezitzaileak aktiboki entzun behar du haurrari, beraren interesak zeintzuk diren jakiteko. Gainera, ezinbestekoa da haurraren ekintzak behatzea. Hala ere, ez dugu ahaztu behar, haurrek ez dutela soilik ikasten planifikatuta dauden ekintzetatik, bere interesak ere laguntzen dute hauek ikasteko eta kontzeptuak barneratzeko. Helduak, rol komplexua du; erantzunak kanalizatu behar ditu, haurren interesak antolatu, beraien ikuspeguak aberastu, galdera egokiak planteatu behar ditu, baliabide ezberdinak bilatu eta norbere jarduera eta eraiki diren ezagutza berriak ebaluatu. Beraz, hezitzaileak paper garrantzitsuena dauka, gelan dauden interes, arazo edo egoera desberdin guztiak landu edo konpondu behar duelako baliabide ezberdinak erabiltzen.

Metodologia hau sortu zenean, helburu finko bat zeukan; Ikasketa prozesuaren oinarria haurren interes eta esperientziak inzango dira. Helduak egoera artifizialetan proposatutako gaiak, edukiak ekiditea. Beraz, haurrak modu autonomoan ikasketak burutzeko prozedurak garatzea lortu nahi da, eta, bizitzako edozein momentuan ikasketak burutzeko dugun modu naturala, eskolako dinamikan erabiltzea bilatzen du.

Proiektuen metodologia honek, beste programazio konbentzionaletik hainbat alderdiengatik bereizten da:
-Gaiak haurrek egindako proposamen eta interesetatik abiatzen da.
-Haurrek dakitena eta jakin nahi dutena kontuan hartzen da.
-Iraupena edo denboralizazioa malgua da.
-Prozesuan zehar burutzen diren akatsak positiboki baloratuko dira.

Amaitzeko metodologia honekin, beraren faseak aipatuko ditut:
1) Gaiaren aukeraketa.
2) Zer dakigu eta zer jakin nahi dugu.
3) Aurrezagutzen komunikazioa eta euren arteko kontrastea.
4) Informazio-iturrien bilaketa.
5) Lanaren antolaketa.
6) Jarduerak burutzea.
7) Txostena burutu.
8) Egindakoaren ebaluazioa.


Oihane Melladoren aurkezpena, ez zen hemen amaitu. Metodologia honetako adibide bat jarri zuen: ANTZUOLAKO ESKOLA. Eskola honek, bideo bat dauka azaltzen bere metodologia eta haurren garrapena.
Hona emen atxikituko dizuet pixkat hobeto ulertzeko. 

miércoles, 16 de mayo de 2018

Zer da didaktika?

Aste honetan, didaktikari buruzko aurkezpena egin ziguten klaseko hiru gelakide. Hasteko, azalpenik eman gabe, eskatu ziguten paper batean idazteko gure ustez zer zen didaktika. Hau egin eta gero, azalpenarekin hasi ziren.

Aurkezpena, bost zati ezberdinetan banatu zuten:

DEFINIZIOAK


Gure gelakideen ikuspuntutik, didaktikak hainbat alderdi barneratzen ditu, beraz, didaktikari buruz ez dago finko bat.


Beraiek honako lau definizio hauek eman ziguten:

Fernandez Huerta (1974): Didaktikak erabaki arautzaileak objektu gisa hartzen ditu, ikaskuntzara bideratuta, irakaskuntza metodoei esker.

Luis A de Mattos (1965): Izaera praktiko eta araumailea duen pedagogia diziplinatua, non, bere helburu espezifikoa irakaskuntzaren teknikak diren. Hau da, ikasleen ikaskuntzan zuzendu eta orientatzea.

Imideo G Nerici (1968): Didaktika hainbat prozedurez eta arauez osatuta dago irakaskuntza ahalik eta eraginkorragoa bideratzeko.

Etxague(2004) :“Berariazko komunikazio-testuinguruetan garatzen diren irakaskuntza/ikaskuntza prozesuez arduratzen den zientzia teoriko praktikoa eta teknologia da, gizabanakoaren formazioa eta garapen soziala azken helburuak dituelarik.

Ikusten den bezala, autore bakoitzak bere ikuspuntutik ikusten du didaktika, eta horregatik, emandako definizioak antzekoak dira, baino, ez berdinak.

MOTAK


Didaktikak arlo ezberdinak biltzen ditu, ikaslearen beharrak kontuan hartuta:


1)Orokorra; ikasketa-irakaskuntza prozesuan jarraitu behar diren metodoetan zentratzen da.
2)Berezia; diziplina bakoitzak berezko duen didaktika da.
3)Diferentziala; ikasleen ezaugarrien eta egoeren arabera aztertzen duen hezkuntzaren praktika
4)Teknologikoa; ikasketan erabiltzen diren baliabide teknologikoak aztertzen ditu.


DIDAKTIKAREN ELEMENTUAK



Lau elementu; hezitzailea, ikaslea, ikaskuntzaren testuinguru soziala eta curriculuma.


HELBURUAK


- Ikasleak, garapen integral bat jasotzea.

-Haurren eta hezitzaileen harremana indartzea.
-Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan agertzen arasoak konpondu.
-Arazoei aurre egin.


DIMENTZIOAK



Didaktikaren eraikuntzarako ikuspegiak zortzi dimentsio ditu:


*DIMENTSIO ARTISTIKOA.
*DIMENTSIO TEKNOLOGIKOA ETA PRAKTIKOA.
*DIMENTSIO KULTURAL ARAKATZAILEA.
*DIMENTSIO TERAPEUTIKOA.
*DIMENTSIO ETIKOA.
*DIMENTSIO SOZIO-HISTORIKOA.


Hau dena jakinda, nire ikuspuntutik, didaktika beharrezkoa da haur bakoitzaren garapenerako. Hainbat definizio egotea arren, gehienak gauza berdina bilatzen dute; haurrak hezitzea modu eraginkor eta erraz batean iraganean beraien arazoak bakarrik ebazteko eta autonomia edukitzeko.


martes, 15 de mayo de 2018

UNITATE DIDAKTIKOAK

Unitate didaktiko bat planifikatzeko iturrietako informazioa eduki behar da, hau da, ingurune soziologikoataldearen garapen egoera eta landuko diren esperientzia eremuak. Hau dena identifikatu eta gero, jarraitu gaitezke unitate didaktikoa egiten.

Beharrezkoa da, taldearen ezaugarriak jakitea; haur kopurua, zenbat mutil eta zenbat neska, hauen jatorria, jatorrizko hizkuntza eta familiarekiko harremana.
Hala ere, zeintzuk izango diren unitate didaktikoaren helburuak identifikatu behar dira; orokorrak (curriculumetik ateratak) eta zehatzak (informalak eta didaktikoak). Hau guztia jakinda, edukiekin jarraitu gaitezke.
Edukiak, curriculumetik ateratakoak izan behar dira: Kontzeptualak (autoa, kamioia, bizikleta, eta abar.), prozedurazkoak (behatu, ezagutu, errespetatu, eta abar.) eta azkenik, jarrerazkoak (garraioak errespetatzea, lagunak errespetatzea, eta abar.).
Unitate didaktiko guztiak, ekintza didaktiko kopuru bat izan behar du; Sarrera eta motibazioa, garapen ekintzak, gogoeta ekintzak eta ebaluazio ekintzak.


Amaitzeko, ebaluazioa, ebaluazio on bat egiteko, unitate didaktikoa hasten denetik amaitzen den arte, hainbat ebaluazio mota egin behar dira, hau da, hasierako ebaluazioa, sarrera-motibazio ekintzetan datuak hartu behar dira eta aurrezagutzak jasotzen hasi behar dira. Etengabeko ebaluazio jarraia, prozesuan zehar ekintzak egiten hasten garenean informazioa jaso, bukaerako ebaluazioa, aurrebaluazio prozesuko informazioa eta ebaluazio ekintzetan hartutako informazioa hausnatzea izango da, eta azkenik, autoebaluazioa.




miércoles, 2 de mayo de 2018

FORNEIROREN ARTIKULUA

Aste honetan, Forneiroren artikuluan oinarritu gara, eta, ideia nagusiak aztertzeko klaseko guztion artean tertulia dialogiko bat egin dugu.

Hasteko ideiekin, esan beharrekoa da, ideia asko atera genituela. Forneirok, behaketa eta espazioari garrantzi handia ematen dio, haurrei hezitzeko giroa egokia izatea beharrezkoa delako. Bere artikuluan, hainbat aldiz aipatzen du ez dela gauza bera eskolaren espazioa eta ikaskuntza giroa. Gainera, beharrezkoa da espazioa ikaskuntza bat izango balitz bezala hautematea. Hainbat eredu hezigarri daude ikaskuntza giroa hainbat eratara prestatzen dutenak, hau da, Forneiroren ikuspuntutik, ez dago soilik modu bat haurrei irakasteko ezta espazio zehatz bat. Haur Hezkuntzako adinetan, egunero bizitzen dituzten ekintza guztiak ikasteko balio dira.

Haur Hezkuntza ulertzeko, lau dimentsio ezberdin ulertu behar dira: Fisikoa, funtzionala, emozionala eta erlazionala.
Autore honek, esaten du, Didaktikak bi helburu ezberdin dituela:
- Ikasi ikasten eta entzuten behaketaren bitartez espazioan dagoen eredu hezigarria lau dimentsio ezberdinen laguntzaz.
-Kontuan hartu eskolako espazioa.

Ebaluazioari, garrantzi asko ematen dio. Beraz, haurrekin egiten diren interbentzioak berpentsatu egin behar dira eta ume bakoitzeko ezaugarriei egokitu. Bestalde, hezitzeileak jakin behar dute zein elementu izango dira identifikatu eta behatu behar dituztenak eta zein hausnartu eta aztertu behar dituztenak era sakon batera.
Gelaren espazioaren behaketa, baliagarria izan behar da hobetzeko eta erruak kontuan hartzeko. Horrela, erruak baldin badaude, behaketak, lagunduko du erru horiek zuzentzen eta ez behin eta berriz huts egiten.
Behaketaren ondorioz, kontuan hartzen dira bete ez diren helburuak.

Amaitzeko, Forneirok esaten duen esaldi bat utziko dizuet:

'El ambiente habla aunque nosotros permanezcamos callados'

Hau izan da dena gaurkoz.