Azken aste honetan, behatzaileen taldea dinamika bat egin ziguten.
Lehenik eta behin, 9 boluntario arbelara ateratzeko eskatu ziguten. Urduritasunari eta lotsari esker, klaseko gendeak ez zuen nahi arbelara ateratzea, orduan, behatzaileen taldeak saiatu ziren guri persuaditzen bederatzi pertsona atera arte.
Boluntarioak atera eta gero, behatzaileak galdera bat bota zien: Zergatik atera zarete? Erantzunak: gendea ateratzen ez zelako, norbait atera behar delako, eta abar. , aldiz, ez genuenoi atera galdetu ziguten: Zergatik ez zarete atera? Erantzunak: Lotsa ematen digulako, ez dudalako nahi, eta abar.
Dinamika hau egin zuten klaseari helarazteko gure parte-hartze eskasa. Hau da, irakasleak boluntarioak eskatzen dutenean, beti berdinak ateratzen dira, normalean, helduenak. Egia da, asko garela eta azken finean, lotsa gure kontran jokatzen du.
Beraz, ondo egongo litzateke, boluntarioak aldakorrak izatea, klaseak atseginagoak izateko eta ez edukitzeko beti momentu deseroso bat boluntarioak eskatzen dituztenean.
Gainera, gure kexak helarazi izan genituen. Horregatik, orain honi buruzko hausnarketa txiki bat adieraziko dut:
Kurtso honen hasiera, ikaragarria izan zen, ia gelakide guztiak motibatutak geunden kurtsoa hasteko. Baina, denbora pasa ahala, konturatu naiz gradu honetan kontzeptu asko ematen ditugula, baina, ez dute ia zerikusirik haur hezkuntzarekin. Egia da, goi mailako ziklotik etortzen bazara, aldaketa haundi bat dagoela, zikloan asko ikasten duzulako lehen egunetatik azken eguneraino. Ulertu behar da, klasean pertsona asko gaudela kontzeptu berdin bat ikasteko, eta hezitzaileentzat ez dela batere erreza. Baina, nire ustez, klaseak emateko modua aldatuko nituzke.
Nire ikuspuntutik, ikasten ari naizen gradua, bizitzarako garrantzitsuenetarikoak izan daiteke. Eta, oso garrantzitsua da haurrei ondo hezitzea, beraien etorkisunean trebeak eta autonomoak izan daitezen.
Nire ikuspuntutik, ikasten ari naizen gradua, bizitzarako garrantzitsuenetarikoak izan daiteke. Eta, oso garrantzitsua da haurrei ondo hezitzea, beraien etorkisunean trebeak eta autonomoak izan daitezen.
Hau guztia esanda, espero dut hurrengo urteak hobeagoak izatea eta nire adimenak garatzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario