Aste honetan, didaktikari buruzko aurkezpena egin ziguten klaseko hiru gelakide. Hasteko, azalpenik eman gabe, eskatu ziguten paper batean idazteko gure ustez zer zen didaktika. Hau egin eta gero, azalpenarekin hasi ziren.
Aurkezpena, bost zati ezberdinetan banatu zuten:
DEFINIZIOAK
Gure gelakideen ikuspuntutik, didaktikak hainbat alderdi barneratzen ditu, beraz, didaktikari buruz ez dago finko bat.
Beraiek honako lau definizio hauek eman ziguten:
Fernandez Huerta (1974): Didaktikak erabaki arautzaileak objektu gisa
hartzen ditu, ikaskuntzara bideratuta, irakaskuntza metodoei esker.
Luis A de Mattos (1965): Izaera praktiko eta araumailea duen pedagogia
diziplinatua, non, bere helburu espezifikoa irakaskuntzaren teknikak diren.
Hau da, ikasleen ikaskuntzan zuzendu eta orientatzea.
Imideo G Nerici (1968): Didaktika hainbat prozedurez eta arauez osatuta
dago irakaskuntza ahalik eta eraginkorragoa bideratzeko.
Etxague(2004) :“Berariazko komunikazio-testuinguruetan garatzen diren
irakaskuntza/ikaskuntza prozesuez arduratzen den zientzia teoriko
praktikoa eta teknologia da, gizabanakoaren formazioa eta garapen
soziala azken helburuak dituelarik.
Ikusten den bezala, autore bakoitzak bere ikuspuntutik ikusten du didaktika, eta horregatik, emandako definizioak antzekoak dira, baino, ez berdinak.
MOTAK
Didaktikak arlo ezberdinak biltzen ditu, ikaslearen beharrak kontuan hartuta:
1)Orokorra; ikasketa-irakaskuntza prozesuan jarraitu behar diren metodoetan zentratzen da.
2)Berezia; diziplina bakoitzak berezko duen didaktika da.
3)Diferentziala; ikasleen ezaugarrien eta egoeren arabera aztertzen duen
hezkuntzaren praktika
4)Teknologikoa; ikasketan erabiltzen diren baliabide teknologikoak aztertzen ditu.
DIDAKTIKAREN ELEMENTUAK
Lau elementu; hezitzailea, ikaslea, ikaskuntzaren testuinguru soziala eta curriculuma.
HELBURUAK
- Ikasleak, garapen integral bat jasotzea.
-Haurren eta hezitzaileen harremana indartzea.
-Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan agertzen arasoak konpondu.
-Arazoei aurre egin.
DIMENTZIOAK
Didaktikaren eraikuntzarako ikuspegiak zortzi dimentsio ditu:
*DIMENTSIO ARTISTIKOA.
*DIMENTSIO TEKNOLOGIKOA ETA PRAKTIKOA.
*DIMENTSIO KULTURAL ARAKATZAILEA.
*DIMENTSIO TERAPEUTIKOA.
*DIMENTSIO ETIKOA.
*DIMENTSIO SOZIO-HISTORIKOA.
Hau dena jakinda, nire ikuspuntutik, didaktika beharrezkoa da haur bakoitzaren garapenerako. Hainbat definizio egotea arren, gehienak gauza berdina bilatzen dute; haurrak hezitzea modu eraginkor eta erraz batean iraganean beraien arazoak bakarrik ebazteko eta autonomia edukitzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario