Laugarren aste honi hasiera emateko, behatzaileen taldea behaketa taula azaltzeko aurkezpen txiki bat egin zuten. Alde batetik, behaketa taularen definizio bat eman ziguten; taula hau umeek garapen on bat izan dezan, ebaluaketa on bat egitea laguntzen digu, nahi dugun jardueretan zentratuz eta taula bakoitzak ume bati deritzo. Taula honetan, ebaluatu nahi diren jarduerak agertzen dira. Lehenik eta behin, deliberatu behar da ebaluatu nahi den gaia; motrizitatea, atxikimendua, sozializatzeko modua, parte hartzea, eta abar gai garatu daitezke. Gero, nola ebaluatu nahi dugu, zeintzuk izango diren balorazio eskalak eta lortu nahi duguna. Beste aldetik, puntu inportanteenak azaldu ziguten; nola egin behar da, zeintzuk izan behar dira behatu behar diren jarduerak, zein da ebaluatzeko modua; bai, ez, batzuetan eta oharrak baldin badaude. Behatzaileen ikuspuntutik, oharrak behaketa taularen parte garrantzitsuena da. Atal honi esker, ume bakoitzaren zailtasunak, garapena eta kexkak ikusi daitezke behar denean eta behar den moduan laguntza eskaintzeko.
Esan beharrekoa da, behaketa taula haibat modu ezberdinetan antolatu daitekela.
Hemen utziko dizuet behaketa taula baten adibide bat:
Aste honetan, Alaitz irakasleak azaldu zigun portfolio digitalaren hainbat zalantza. Batetik, nora bidali behar genuen, hiperbinkulo bat egin behar zela,50orri ikusgai jarri behar zirela eta Martxoak 15 baino lehen bakoitzaren portfolio digitalaren linka egelara igo behar zela.
Hainbat kexa egon ziren portfolioen etiketei buruz. Ez genekien egiten etiketak eta irakasleak eman zigun azalpena ez genuen ulertzen. Beraz, irakasleak sailatu zen berriro azaltzen eta esan dezakegu orain lehen baino hobeto ulertzen dugula, nik behintzat.
Sarrera hau bukatu baino lehen, diziplinarteko lanaren azalpen txiki bat eman zigun irakasleak. Heziberri 2020ko hiru egitasmoak erakutsi zigun 237/2015 dekretuaren eta Heziberri 2020ko arteko ezberdintasuna erakutsi zigun. Beraz, ikasi genuen 237/2015 dekretuak ekintza bat dela Heziberri 2020 planaren barruan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario