lunes, 26 de marzo de 2018

Heziberri 2020

Heziberri 2020 gure hezkuntza sistema hobetzeko plan bat da. Hiru egitasmotan banatzen da: Lehenengoa, bigarrena eta hirugarrena. Behatzaileek, lehenengo egitasmoa garatu eta aurkeztu zuten hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa.

Honek, hiru hezkuntza oinarri ditu, honako hauek dira:
1) Hezkuntza-eskubidea bermatu.
2) Hezkuntza-berdintasuna eskaina eta desberdintasunak konpentsatu.
3) Funtsezko konpetentziak jabetzen laguntzea.
Oinarrizko hezkuntzaren xedeak bost helburu ditu: Kulturaren oinarrizko elementuak eskuratzeko prozeduretan alfabetatzea, pertsonaren garapen integrala, helduarorako prestatzea, ikasteko eta lanean hasteko prestatzea eta motibazioa lortzea.
Metodologia, ikaskuntza prozesua hautatzen den bidea edo estrategia da, kontuan hartuz prozesu horretan parte hartzen duten elementu guztiak. Eduki motak irakatsi eta ikasteko orientabide motak dira. Hiru mota daude: adierazpenezkoak, prozedurazkoak eta jarrerazkoak.
Hezkuntza eredu pedagogikoa ezartzeko, ildo estrategiko batzuk behar dira:
-Eskola inclusiboa.
-Irakasleen prestakuntzari buruzko planteamendu orokorra.
-Material didaktikoa.

Aurkezpenekin jarraitzeko...

Duela bi aste, Alaitz irakasleak, lan heziketa ikasi dutenekin harremanetan jarri zen. Bere ideia zen talde bakoitzak gai bat garatzea eta gela guztiaren aurrean aurkeztea. Bada, lanean jarri ginen eta aste honetan hasi ziren aurkezpenak.

Aste honetan, urteko planaren aurkezpenarekin hasi ginen.

Urteko plana dokumentu bat da, non agertzen dira ikastetxe bakoitzak lortu nahi dituzten helburuak ikasturte batean eta eginbeharrak zehazten diren dokumentua. Ikastetxean egiten den guztia antolatuta eta planifikatuta egoteko balio du. Edonola ere, dekretuarekin harremana dauka. 
Eskola bakoitzaren arabera, urteko plana ezberdina izan daiteke. Esan beharrakoa da, ikastetxe guztiak ez dutela ezaugarri berdinak ezta ikasle berdinak ere. Beraz, ikastetxe bakoitzaren nahiei bideratuta dago.
Plan honekin, ikastetxearen kokapen ona lortu nahi da. Ordea, ikasturte bakoitzaren ikasleen ezaugarriak kontuan hartzen dute eta ezaugarri hoien arabera, plana modu batean edo bestean antolatzen da. Urtero aldatzen da eta unitate didaktikoetan banatuta dago. Unitate didaktikoak hezkuntza-ikasketa prozesua antolatzeko modu bat da, edukia ikaslearen mailara, eskura dauden baliabideetara eta lortu beharreko helburuetara egokitzen da. Horrez gain, plan hau proiektuetan banatu daiteke ere bai.
Urteko plana hainbat kontzeptuekin konposatzen da, honako hauek izan behar dira bete behar diren alderdiak: izenburua, iraupena, justifikazioa, helburu didaktikoa, zeharkako konpetentziak, konpetentzia espezifikoak, edukiak, jarduerak eta ebaluazio irizpideak.
Honekin amaitzeko, honen metodologia espazioaren eta denboraren banaketa zehazten du, behar den materiala eta haurren taldeak sailkatzen dira.

Bukatzeko, Power Point bat ikusi genuen Emakumeok Planto gaiari buruz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario