lunes, 26 de marzo de 2018

ARIZMENDI IKASTOLA

Arizmendi ikastolak orain dela gutxi ERDU proiektua jarri du praktikan Haur Hezkuntzako fasean. Konfiantzaren pedagogian oinarritzen da eta honako hauek dira bere alderdi nagusiak:


Lehenik eta behin, esan beharrakoa da Arizmendi Ikastolak aldaketa bat izan zuela berrogeita hamargarren hamarkadatik aurrera. Ikastola honetan, garrantzi asko ematen diote gurasoen eta eskolaren arteko harremanari. Beraz, oso importantea da eskola/irakasleak jakitea haur bakoitzaren familia zein motatakoa den, nolakoak diren gurasoak eta umekin duten atxikimendua. Hau guztia jakinda,  hezitzaileak kontuan hartuko dute ume bakoitzaren ezaugarriak beraien garapenean laguntzeko.

Ikastola hau laguntza eskaintzen dio familiei. Alde batetik, umeei zaintzen eta hezitzen diete gurasoak lan egiten duten bitartean. Eta, beste aldetik, 'Guraso Eskola' deitzen den talde bat sortu dute gurasoei laguntzeko haien kexkak, zalantzak, galderak eta abar ebazteko, aholkuak emanez. Talde honen sorpenarekin, lortu nahi dutena umeen garapena egokia izatea da eta honekin batera ikastola eta gurasoen harremana hobetzea.

Egokitzapen prozesuari garrantzi handia ematen zaio, dena den,  prosezu malgua da eta ume bakoitzak bere erritmoa markatzen du, gurasoek prozesu honetan parte-hartzen dute umearekin klasera joaten.
Eskolako lehenengo egunak gogorrak izaten dira umearentzat, normalean gurasoengandik aldentzen diren lehenengo aldia delako, eta horregatik, haurrei konfiantza eman behar zaie beraiek eroso sentitzeko eta bereizketa errasagoa izateko.

Irakasleen lan garrantzitsuena behatzea da. Ondorioz, umeen jarrera desegokia bada, beraien garapena motela edo ezberdina bada edo berdinen sozializazioa desberdina bada beraiek izango dira konturatu behar direnak eta bilatu behar dutenak konponbide bat arazoak ebazteko.
Behaketa orriak sortu dituzte umearen garapena ebaluatzeko eta hauen beharrak jakiteko. Hori bai, ebaluatzen diren jarduerak ez dira beti berdinak, aldatzen dira umeen ezaugarrien arabera.

Arizmendi ikastolako gelak, txokoetan banatutak daude. Bere metodologia askatasuna eskatzen du, hau da, haur bakoitzak nahi duen txokora joan daiteke. Amaitzerakoan, ume bakoitzak jarri behar du zein txokoetan egoen den hezitzaileak jakiteko. Horrela, hezitzaileak ikusten badute ume batek ez dela joan txoko batera eta besteetara bai, hurrengo egunean edo hurrengo astean gonbidatu behar diote umeari txoko horretara joaten, baina inoiz ez derrigortu.
Metodologia honekin, eduki desberdinak lantzen dira; matematika, historia, filosofia, eta abar.

Txokoak jolasten ikasteko eta ikasten jolasteko erabiltzen dira.

0-3 urteko umeek elkarrekin jolasten dute eta umeen arteko ikaskuntza-irakaskuntza prozesua bultzatzen da. Hiru adineko umeak nahasten dira, lortu nahi dena da beraien artean laguntzea.
Saiatzen dira beti egoera edo erronka desberdinak eskaintzen, betiere, umeek egin edo lortu ahal dutena kontuan hartze, motibazioa lortzeko.

Bi txoko azpimarratu daitezke:

Txoko simbolikoa > Umeen irudimena lantzeko.
Esperimentazio txokoa > Motrizitate fina lantzeko.


Amaitzeko, hezitzaile gustiak gauza inportante egin behar dute Haur Hezkuntzan hezten dutenean:

-ITXAROTEA
-ENTZUTEA
-MAITASUNA edukitzea.
-DOKUMENTAZIOA izatea. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario