Hasierak, normala den bezala, ez dira errezak eta K2 lanarekin hasteko hainbat zalantza genituen. Zaila izan arren, lan honekin hasi ginen. Irakasleak, klasean utzi zigun denbora hasteko. Bitartean, berak taldeetatik pasatzen zen zalantzak ebazteko.
Lan hau, curruculumaren eta hautatu dugun proiektuaren arteko erlazio bat ateratzea eskatzen digu. Horretarako, curruculuma maneiatzea derrigortzen digu. Egia da, curruculuma pixkat astuna egiten dela eta amaiezina dela, baina, jartzen bazara oso erreza da testu hori ulertzea.
Lehenengo puntua, testuingurua sakontzea eskatzen zigun. Oso erreza izan genuen gure proiektu proposamenean dena azalduta zegoelako. Gure motibazioa haunditzen hasi zen ikusten genuelako lan hau oso azkar amaituko genuela.
Bigarren puntua, Forneiro artikuluaren galderak eskatzen zigun, eta nola oraindik klasean ez genuen eman bertan behera utzi genuen.
Hirugarren puntua, oinarrizko gaitasunak izan ziren, puntu hau beste puntuak baino askoz gehiako sakontzea eskatzen zigun. Baina, guztiak batera eta ondo lantzen lortu genuen puntu hau amaitzea bi ordutan. Hori bai, oraindik geratzen zaigu asko hobetzeko eta garatzeko. Gure kontsolamendua da gutxienez zailena daukagula, lana hasita. Oinarrizko gaitasun guztiak jarri genituen, zeharkakoak eta espezifikoak. Betiere, konpetentzia bakoitzaren definizioa jarri genuen eta espzituki eda inplizituki gure proiektuan lantzen direnak.
Bukatzeko, aste honetan laugarren punturarte ailegatu ginen, edukiak: Prozedurazkoak, kontzeptualak eta jarrerazkoak. Oraindik ez dugu amaitu, baina, egin duguna da hiru eduki horiek aztertu gure proiektuko zein jardueratan lantzen den.
Zoritxarrez, ez zigun denbora eman bostgarren eta seigarren puntuak hasteko. Orduan, horrela bukatuko dut sarrera hau.
No hay comentarios:
Publicar un comentario