lunes, 19 de marzo de 2018

Lan desberdinen aurkezpenak

Egunon lagunok!

Hirugarren aste honi hasiera emateko, lauhilabete honetako ikasgai guztietako irakasleak etorri ziren K2 modulo lanaren azalpena emateko. Lehenik eta behin, esan ziguten talde bakoitzak aurkezpen fitxa bat eduki behar genuela. Beraz, fitxa horretan atera behar den informazioa hurrengoa da: taldekide bakoitzeko argazki bat, izena eta abizena, e-mail posta, bakoitzaren funtzioa talde barruan eta bigarren lauhilabeteko gainditutako irakasgaiak. Ere bai esan ziguten taula hau Otsailak 20an bidali behar genuela 14.00ak baino lehen.
Lan hau aurrera eramateko, irakasleek gai didaktiko batzuk utzi zuten ikasleon esku eta hortik taldekideen artean bat aukeratu behar genuen. Ados jartzeko, bilera bat egin behar genuen gai bat hautatzeko eta gai hori lantzeko lauhilabete honetan.

K2 Modulu lana aurkeztu eta gero, Didaktika orrokorrarekin sartu ginen. Alaitz irakasleak bi lan mota bidali zigun; alde batetik, behaketa taula bat egitea, bere ebaluazio irizpideekin eta Haur Hezkuntzaren egoera batean zentraturik lanbide heziketa ikasi ez dutenei. Beste aldetik, unitate didaktiko bat egitea lanbide heziketa ikasi dugunoi. Unitate didaktiko honetan, definizio bat eman behar genuen, gai bat aukeratu behar genuen behar den bezala garatzeko eta ariketa ezberdinak pentsatu gai hori lantzeko hobekien lantzeko haurrekin. Lanbide heziketa ikasi ez dutenek, beraien behaketa taula ordua amaitu baino lehen entregatu behar zuten.



Aste honi bukaera emateko, pasaden asteko testuaren ideia nagusiak botatzen jarraitu genuen. Egia esateko, klaseko gendea ez zen asko animatu testu inguruaren ideiak botatzen baina klasea amaitzerakoan ideia asko atera genituen. Hasi ginen komentatzen, haurrak segurtasuna behar dutela helduarekin eta lotura-harremanak egin behar direla umeek eroso egon ahal izateko. Beharrezkoa da haurreskolen kalitatea hobetzea eta etengabeko berrikuntza izatea ikasturte bakoitzetik beste batera pasatzean egon diren akatsak zuzentzeko. Umeak etengabe negarrez ari dira bere sentimenduak modu horretan adierazten dutelako eta haur bat negar egiten ez baldin badu arreta jarri behar diogu zerbait gaizki dagoelako, zerbait gertatu ahal zaio edo bere sentipenak beste era batean adierazten duelako. Haurrak lasai egon dezan, helduak lasaitasuna transmititu behar dio, laguntasuna behar bada eta berarekin egoteko nahia. Umeek, harremanetan daudenean seguru daude, beraz, helduek saiatu behar dira segurtasun hori mantentzen eta harremanak bideratzen.

Azkenik, umeekin lan egiten dugun guztiok, adi egon behar gara umeen aldakortasunekin, baztertzen direnean eta adierazpena ez dagoenean. Azken finean, gu helduok gara umeekin denbora asko pasatzen dugu, gehien behatzen dugunak eta beraien mugak ezagutzen dugunak.

Hau da dena gaurkoz.
Aguuuuuur!

No hay comentarios:

Publicar un comentario