martes, 27 de febrero de 2018

Ebaluaketa irizpideak

Kaixo!

Bigarren aste honetan, oraindik zalantzak zeuden portfolioaren lanari buruz eta irakaslearen ebaluatzeko formari buruz. Beraz, ikasleok galderak egin genituen eta irakasleak ahalik eta hobekien erantzun zigun. Nire ustez, oraindik zalantza asko daude baina pixkanaka-pixkanaka guztion artean sailatuko gara portfolioa aurrera eramaten.

Alaitzek irakaslea, dinamika bat egitea proposatu zigun ikasle guztioi. Bi esaldi eman zigun espazio hutsekin guk gure ikuspuntuarekin betetzeko. Hauek izan ziren bi esaldiak:

1) Hemen eta orain ikaskuntza egoera errazteko__________ gehitu eta _________ kenduko nituzke klase kideen kopurua murriztuagoa izateko.

2) Hemen eta orain irakaskuntza egoera lantzeko nik _________ aportatu dezaket eta _________ kontrolatu behar dut.

ZUK ZER JARRIKO ZENUKE?

Aste honetako azken egunean, irakasleak bidalitako testu bat irakurri eta gero, denon artean ideiak bota genituen testuari buruz. Momentu hartan, ikusi genuen klaseko ikasle bakoitzak hezkuntza ikuspuntu desberdinetik ikusten zuela, bakoitzak bere iritzia zuelako. Horrez gain, ideia oso interesgarriak atera genituen: Haur Hezkuntzaren helburua umearen ongizatea da, hau da, haurren gaitasunak garatzea eta beraien bizipenei esker ikastea. Garai honetan oso garrantzitsua da umeak helduarekin lotura afektiboa izatea, baina, ez dugu ahaztu behar etapa honetako protagonista haurra dela. Umearen garapena ebaluatzeko, umeak pertsona aktiboa izan behar da, berak izan behar du ikasteko, esperientziak bizitzeko eta parte hartzeko gogoak haur eskolan. Beraz, helburu hauek ez baditu betetzen, irakasleak izan behar dira konturatu behar direnak eta arasoak konpondu behar dutenak. Ume batek, arlo soziala garatzeko berdinkideen arteko harremana izan behar dutela dio testuak eta jolasa baliabide honetariko bat da. Haur Hezkuntzan, sexualitatea, gorputza eta harremanak gozatzeko gaitasuna eskaintzen du, horri esker, umeen ikaskuntza prozesua hobetuko du. Kontuan hartu behar da, garai honetan emozioak paper nagusia hartzen dutela, umeak egunero bizipen desberdinak izaten dituztelako eta, normala den bezala, momentu askotan beldurra izaten dute gauza desberdinak sentitzen dutelako. Horregatik, beldurraren kudeaketa egokia paper garratzitsuena izaten du. Hezitzaileak, kontuan hartu behar dute, umeak gelan baretasun emozional desberdin asko sentitzen dutela, eta horregatik, bere portaerak errespetatu behar dituzte irakasleak ez dakitelako zer den umearen burutik pasatzen ari dena eta zeintzuk diren bere kezkak. Amaitzeko, ume bakoitzaren garapena ezberdina da. Orduan, bere erritmo biologikoa errespetatu behar da eta bere burua ezagutzeko aukera utzi behar da.



Nire ikuspuntutik, testu hau asko lagundu dit Haur Hezkuntza beste modu batean ikusteko eta hurrengo klaseko gogokin nago testu honetako ideia nagusi gehiago aztertzeko.

Urrengo aste arte!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario