Egun on!
Lehen aste honetan, Alaitz irakasleak azaldu zigun nola izango zen bere ebaluatzeko era, bere metodologia irakasterakoan eta zer zen egingo genuena bigarren lauhilabetean zehar. Bloggaren sorpena ere bai komentatu zuen blog hori izango zela aurrera eraman behar genuen lan inportanteena eta gutxienez astean sarrera bat sortu behar genuela.
Irakasleak, irakaskuntza ikaskuntza prozesuarekin hasiera eman zion irakasgaiari eta bi galdera bota zigun; Zuretzako, zer da irakastea? Eta, ikastea? Bi galdera horiek erantzuterakoan hainbat erantzun ezberdinekin topatu ginen. Baina, erantzun guztiak zuzenak ziren bakoitzak ikuspuntu desberdinak ditugulako. Alde batetik, irakasteari dagokionez, batzuk esan zuten irakastea besteei laguntzea zela, adibidez, umeek daukaten kontzeptu sinpleak konplexuak bihurtzen, baliabideak ematen eta abar. beste batzuk esan zuten irakastea ezperientzia transmititzea zela, eraustea bizitzaren egoera desberdinak, eta abar. Bestalde, ikasteari dagokionez, hainbat erantzun ezberdin egon ziren; guretzako ikastea egunero praktikan ipintzen ditugun gaitasunak dira, baliabideak eskuratzea, mundua ezagutzea, iturri desberdinak edukitzea eta abar. Didaktikako ordu hau oso entretenigarria izan zen besteen ikuspuntuak gureganatu genituelako.
Gaurko hau izan da dena.
Hurrengo astera arte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario