Curriculuma hobeto ulertzeko, gure gelako lau ikaskide curriculumaren aurkezpen bat egin zuten.
Lehenik eta behin, aurkezpena arintzeko ariketa bat egitea proposatu ziguten. Beraien intentzioa hiru kontzeptu definitzea zen: curriculuma, curriculum barneratzailea eta aniztasunaren trataera.
Curriculuma, hezkuntza helburuak lortzeko asmoz aurrez antolaturiko programazioa da. Kontzeptu hau, bi ikuspegi ditu: ikaslearen ikuspegia eta irakaslearen ikuspegia. Hau da, curriculum hau ikasleei eta irakasleei bideratuta dago.
Honen oinarrizko osagaiak honako hauek dira: zer irakatsi, nola irakatsi eta noiz irakatsi. Oso argi utzi ziguten curriculuma oso antolatuta eta guztiz zehaztuta egn behar dela ikastetxe bakoitzean, bertan ahal den hobekien ezartzeko. Oso garrantzitsua da umeei erakutsi nahi zaien kontzeptuak guztiz zehaztutak izatea, beraien ezaguerak handitzeko.
Ikastetxe bakoitzean curriculuma izatea derrigorrezkoa da. Deszentralizatua eta irekia izan behar da, hau da, autonomia erkidego bakoitzak erabakitzen du nola antolatu. Barneratzaileak, hezkuntza sistema aplikatzen du. Malgua eta orientatzailea.
Bost iturri teoriak ditu: iturri soziologikoak, iturri epistemologikoak, iturri pedagogikoak, iturri filosofikoak eta itutrri psikologikoak. Hauek guztiak, bere beharrak daukate curriculumaren eta ikastetxearen barruan.
Curriculuma, hiru zehaztapen maila ditu:
-Lehen zehaztapen maila: Gutxieneko ikasketatik curriculumera.
-Bigarren zehaztapen maila: Ikastetxearen proposamen pedagogikoa.
-Hirugarren zehaztapen maila: Programazioa.
Eskola bakoitzaren curriculuma hainbat motatakoa izan daiteke, hau da, ikastetxe bakoitzak bere hezkuntza errealitate eta inguru sozialaren arabera bi curriculum mota izan daitezke; curriculum irekia eta curriculum itxia. Eta, ikasleek eskolan ikasten dutena bezala ulertzen bada; agerikoa eskutukoa edo formala eta ereala izan daiteke.
Honen barne egitura horrelakoa da: helburuak zehazten dira eta garatu nahi diren oinarrizko konpetentziak, edukiak eta estrategia metodologikoa hautatzen da.
Azkenik, orientabide metodologikoak bederatzi dira:
1) Aniztasunaren trataera.
2) Ikusmolde morala.
3) Ikaskuntza esanguratsua.
4) Jolasa (heuristikoa, tradizionala eta teknologikoak).
5) Eskola giroa.
6) Eremuen, denboraren eta baliabide materialen antolaketa.
7) Profesionalen arteko elkarlana.
8) Ikastetxea, haurtzaindegia, haur eskola...
9) Haur Hezkuntza, denon eginkizuna da.